Entradas

Mostrando entradas de julio, 2015
Imagen
Imagen
Haurrei etxerako lanak bidaltzearen gaiak hizpidea jarri ohi du eskola komunitatea sortzen duten eragileen artean. Aldagai askok eragiten diote eztabaida horri, eta iritzi bateratu bat izateko bide luzea dago egiteko oraindik. Bukatzear da aurtengo ikasturtea, eta horrekin batera, irailera arte –kasu gehienetan behintzat– ahaztuta geratuko dira eskola kontuak. Beharbada, oraingoa izan liteke aurtengoaren balorazioa egin eta datorrenari begira hausnarketa egiteko garairik onena, baina udako oporrak ere igaroko dira, eta bi hilabete eta erdi barru bere horretan segituko du denak. Etxerako lanak bai ala ez, etxerako lanak bai eta ez, etxeko lanak zertarako? Galdera eta gogoeta ugari egin daitezke hitz aspertu askorako aukera hainbat eman duen gai horri buruz. Gurasoen artean sortzen du zeresana batez ere, eta esparru hainbatetan zalantzan jartzen da etxerako lanen balioa. Interneten ere hamaika artikulu irakur daitezke gaiaren inguruan. Eta ondorio bat ateratz