Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2023

ALAIA ALAIETAN ALAIENA

Imagen
  Alaia zoriontsua da! Izugarri maite dute ezagutzen duten pertsona guztiek, gurasoak, familiak, aiton-amonak, irakasleak. Hain zoriontsua da ze beti kantari dabil, ez da ixiltzen!! Alaiak ez daki oraindik baina super-podere bat dauka, leku guztiak alaitzen ditu bere presentziarekin. Baina super-podere honek akats txiki bat dauka, Alaia konturatzen ez dena. Alai eta pozik dagoenean, ikastolan adibidez, oso altu hitz egiten du eta zenbait momentuetan irakaslea ta ikaskideak molestatzen ditu. Gaur gauean lo zegoela amona Juli etorri zaio bixitan horrela esan dio amonak: -Ai Alaia gure etxeko poza! Ez dakizu oraindik baina super-podere bat daukazu, gu poztea! Hain zara maitagarria izugarri maite zaitugula. Baina super-podere guztiek bezala dominatzen ikasi behar duzu. Beraz, ikastolan zaudenean eta hitz egin nahi duzunean, zure ahots tonuan kontzentratu eta neurtu altuegi hitz egingo duzun edo tonu normalean. Ikusiko duzu zer azkar ikasiko duzun kontrolatzen! Alaia esnatu denean,