Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2020

TRATU TXARRAK JASOTAKO EMAKUMEEN HAURRAK

Imagen
  Haurrak babestu behar direla eta asko hitz egiten da. Sarri telebistak igortzen dizkigun mezuetan haurra ukitu eta babestu behar den altxortzat erakusten digute, baina benetan zer puntutaraino babesten ditugu haurrak? Azaroak 25 asteazkena ,tratu txarrak jasotako emakumeen eguna izan zen. Ohikoa den bezala, komunikabideek ahotsa eman zien albiste honi, tamalez urtean behin edo gutxitan ematen zaio ahotsa gai honi. Urtarriletik hona ,40  emakume erahilak izan dira beraien bikote edo bikote ohiez,  2003 kontatzen hasi zenetik 1074 beldurgarria benetan. Emakume hauei fokua eta ahotsa eman behar zaiela zalantzarik ez dago baina non geratzen dira emakume hauen seme-alabak eta zorionez bizirik dirauten emakume hauen haurrak? Orain gutxi, gobernuak tratu txarren aurkako Legea moldatu du hauen seme-alabak biktimatzat jotzeko, bazen garaia!   Lege hau, 2013-2016ko   haurtzaro eta Nerabe Planean oinarrituta dago. Bestalde, tutela amak izango du baina aitarekin izan ditzakeen bisiten in