Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2022

MAITE ALABA MAITIA

Imagen
  MAITE ALABA MAITIA Maite ohartzen hasia da desberdina dela besteekiko, begiak ez dauzka borobilak, almendra modukoak baizik. Bere azala ere ilunagoa da bere guraso eta beste laguntxoekin alderatuz. Azken aldian ispilua begiratu eta begiak borobiltzen saiatzen da baina alperrik! Aitak eta amak txikia zenean urrituko herri batera bere bila joan zirela kontatu die askotan, argazkiak eta dena dauzka bere lehenengo etxeaz. Gaur ikastolan irakasle Jokinek munduko herrialdeei buruz taldeka lantxo bat egin behar dutela esan die. Informazio bila hasi direnean, Asiako herrialde batean bera bezala begi almendratuak dauzkaten laguntxoen argazkiak   topatu dituzte. -Hara zu bezalako begiak dauzkate Maite! -esan die bere lagunek. Orduan Maite arro- arro eginda bere istorioa kontatu die laguntxoei, nola bere gurasoak bere bila joan ziren urrutiko herri batera eta bi familia dituela bat urrutiko herrikoa eta bestea Euskal Herrikoa!   1.      ITXURAZ NOLAKOA DA MAITE?   2.     G