Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2022

IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN

Imagen
  IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN Ibaiek ezin du geldirik egon gelditzen bada mundua erortzen zaio gainera, mugikorrarekin edo tabletarekin bakarrik egoten da geldi aaa! eta lo dagoenean. Ibai 6.mailan dago eta eskolan geldi eta adi egon beharra dauka baina ezin du… sekulako lana egin beharra dauka geldi egoteko. Andereño Mirari jabetuta dago Ibairi gertatzen zaionaz eta plan bat proposatu dio: -Ibai, urduri ikusten zaitudanean kodigo sekretu hau erabiliko dugu, zuk arkatza mahai hasieran utzi eta nik jakingo dut mugitu beharra daukazula. Orduan fotokopiak ateratzera edo komunera joaten utziko dizut.- Esan dio Andereño Mirarik. -Horrela?-Ibaiek -Bai horrela. Eta horrela egiten hasi dira. Ibaiek ezin du geldirik egon txintxetak ipurdian jarraitzen dutelako baina Andereño Mirarekin kodigo sekretu bat duenez, txintxetek zast!   egiten hasten direnean badauka plana a ze lasaitasuna!!   -Zer gertatzen zaio Ibairi? -Nolakoa da Ibai? -Eta Andereño Mirari? - Zer plan