Entradas

Mostrando entradas de junio, 2023

ANE BURUGOGORRA DA

Imagen
       ANE BURUGOGORRA DA                                                        Anek ez du onartu nahi batzuetan bere errua dela lagunak berarekin haserretzea edota larunbat goizeko futbol partiduan falta egin ziola Maiderri eta horregatik txartel horia atera ziela… Anek ez du onartu nahi batzuetan gelan altu hitz egiten duela ondokoak molestatuz edota azterketarako ez zuela nahikoa ikasi eta horregatik ez zuela gainditu… beti besteen errua izaten da! Gaur Aneren taldeak futbol partidu bat jolastu dute, txapelketako finala! Futbolean jolasten hasi direnean, neska bat denbora guztian Aneren atzetik zebilen, ez zion arnasa hartzen uzten, orduan Zask! Falta egin dio Anek neskari, zankadilla eta lurrera! Arbitroak ikusi duenean Aneri txartel gorria atera dio eta kalera bota du. Orduan, Anek haserre biziz futbol zelaia utzi du “ bere kulpa da !!” oihu eginez. Aldageletan dagoela bere lagun Edurne gerturatu zaio -Tori pultsera hau. -Baina zergatik ematen didazu pultsera hau?