Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2023

LUIS HASERRE DAGO

Imagen
  Azken aldian Luis haserre dago, askotan berak ere ez daki zergatik, builaka eta ostikoka hasten da, baina gelditu nahi duenerako berandu da. Barrutik su gar indartsu batek hartzen du bere gorputza eta ezin da kontrolatu. Gainera eskolara joaten den guztietan bere gelako batek beti zirikatu egiten dio, itsusia dela, potoloa dagoela… Goizean eskolara sartzean betiko gelakideak burlaka hasi zaio, itsusia eta potoloa dagoela esan dio eta Luisek ezin izan du gehiago, lepotik heldu dio eta paretaren kontra jarri du. Bera ohartu denerako denak bere   begira zeuden , hau lotsa!! Etxera joan denean, Luis   oso triste eta lotsatuta sentitzen   da, ez daki zer egin… Orduan arratsaldean izugarri maite duen izeba Anitaren bixita jaso du. -Zer Luis dena ongi? Triste ikusten zaitut -Azken aldian asko haserretzen naiz izeba, barrutik suzko gar batek hartzen nau eta ezin dut nire burua kontrolatu, beste pertsona bat naiz. -Badakizu Luis, niri ere txikia nintzenean berdina gertatzen zitz