LUIS HASERRE DAGO

 


Azken aldian Luis haserre dago, askotan berak ere ez daki zergatik, builaka eta ostikoka hasten da, baina gelditu nahi duenerako berandu da. Barrutik su gar indartsu batek hartzen du bere gorputza eta ezin da kontrolatu.

Gainera eskolara joaten den guztietan bere gelako batek beti zirikatu egiten dio, itsusia dela, potoloa dagoela…

Goizean eskolara sartzean betiko gelakideak burlaka hasi zaio, itsusia eta potoloa dagoela esan dio eta Luisek ezin izan du gehiago, lepotik heldu dio eta paretaren kontra jarri du. Bera ohartu denerako denak bere  begira zeuden, hau lotsa!!

Etxera joan denean, Luis  oso triste eta lotsatuta sentitzen  da, ez daki zer egin… Orduan arratsaldean izugarri maite duen izeba Anitaren bixita jaso du.

-Zer Luis dena ongi? Triste ikusten zaitut

-Azken aldian asko haserretzen naiz izeba, barrutik suzko gar batek hartzen nau eta ezin dut nire burua kontrolatu, beste pertsona bat naiz.

-Badakizu Luis, niri ere txikia nintzenean berdina gertatzen zitzaidan.

-A bai? Eta nola ikasi zenuen hasarrea kontrolatzen?

-Nire haserrea maila kontrolatzen. Hasieran, haserrea martxan jartzen zizkidaten gauzak zein diren orri batean idazten nituen. Gero egoerak imajinatzen nituen eta azkenik, egoera horretan nire burua eusten imajinatu nuen. Hurrengo egunean eskolan beti burla egiten zidan gelako ikasleak  probokatu zidanean, hasarrea sentitu nuen baina gai izan nintzen kontrolatzeko eta ez nintzen probokazioan erori.

Orain badakit haserretuko naizela baina badakit nola kontrolatu eta lasaiago bizi naiz. Hasiko gara haserrearen zerrenda egiten?

 

Zer gertatzen zaio Luisi  haserretzen denean?

 

Haserrea pasa eta gero nola sentitu da Luis?

 

Zer truko erakutsi dio izeba Anitak?

 

Idatzi zure hasarrearen zerrenda eta idatzi hasarrea kontrolatzeko erabiliko dituzun trukoak.

 

 

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!