ZAURI EMOZIONALAK

  

Zauri fisikoa erraz ikusten da eta  arreta gehiago lortzen du ikusten ez dena baino. Hala ere, ikusten den zauriak epe motzean ezkutatuko da eta gehienez orban bat utziko du. Emozionalak aldiz, hor geratzen dira eta landu ezean eragina izango du pertsona horren bizitza guztian.Orain gutxi arte, haurtzaroan eta nerabezaroan gertatutako zauri emozionalei ez zaie garrantzirik eman” pasako zaio” ikusten den zauri bat izango balitz bezala, baina neurozientziari esker eskaner bidez ikus daiteke zauri horrek uzten duen orbana.

Sarrera egin eta gero, haurtzaro eta nerabezaroan berdinen artean ematen diren zauri emozionaletara noa, behin eta berriz irainak jasotzen dituen ikasle horrengana. Tamalez, oso erraza da irainak egitea ikasle horri, arrazoia? Ez dakigu, agian bere betaurrekoak dira, agian bere azala, agian nota oso onak ateratzen dituela edo argalegia dela eta gure taldean ez dagoela lekurik argalentzat agian…

Gauza da, eraso hoien atzean ez dela arrazoi zehatz bat egoten, baina zer ondorio psikologiko utziko ditu beraiengan?

·       Autoestima baxua: Beraien errua dela pentsatzen dute, ez dakite zergatik “lagunek” min egiten dien eta nahiz eta hasiera batean beraiengana hurbildu, irain konstanteek guztiz lur jota uzten dituzte.

·       Alerta egoera: Beti alertan daude, zein izango da urrena eraso egingo didana?

·       Emaitzak jaisten dira; Emaitza akademikoek behera egiten dute normalean. Ezin dute ikastean kontzentratu beti alerta egoeran daudelako.

·       Antsietatea: Lo ezin dute egin, jan ere ozta ozta.

·       Bakarkadea: Aukeratua izan ez den bakardade sentsazioa eta lagunak ezin dituztela egin pentsatzen dute.” Zein lagunek nahiko du nirekin egon?”"Ezingo ditut lagunak egin"

·       Babes eza: Irakasleen aldetik babes eza handia sentitzen dute. Irakasleak beraien aurka daudela pentsatzen dute. Kontutan izan eraso asko eskolan gertatzen direla eta irakasleak kasu batzutan ez dira ohartzen ikasle hauek erasoa beraien aurrean ez dutelako egiten edota agian kasu hauei aurre egitea ez delako erosoa( konponduko dira beraien artean, bera ere hasten da liskarrean, ikasle hau arraroa da eta ez da lagunak egiteko gai…)

·       Portaera arazoak: Ikasle batzuk aurre egiten die iraintzen ari diren ikasleei eta portaera arazoak izaten dituzte.


Gaia luzea eta konplexua da baina haur zein nerabeengan uzten duen orbana izugarria da. Zauri emozionalek tratatu behar dira gero depresio sakon batean ez bilakatzeko. Beraz, hurrengoan ondokoari min egiten badiogu jar gaitezen bere lekuan eta izan gaitezen konsziente gai honek daukan ondorioan aurrean daukagunarengan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

FAMILIA ETA ESKOLA ARTEKO HARREMANAK