Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2022

HAIZEA HAIZE HAIZE TRISTURARI!!!

Imagen
Haizeak asko maite zuen osaba. Osabak gauza asko irakatsi zizkion, bizikletan ibiltzen, perretxiko onak biltzen, gazta egiten… Haizea desiratzen egoten zen eskolatik irten eta osabaren baserrira joateko, osabak beti zeukan gaileta bereziak berarentzat prestatuak” katu mingaiñak” deitzen zizkion. Ze goxuak!! Gaur beti bezala Haizea osabaren baserrira joan da baina atea itxirik topatu du, ze arraroa! Udazkena denez eta ontto garaia mendira joango zela pentsatu du baina ze arraroa… mendira beti bere txakur Zintzorekin joaten da… Haizea etxera bueltatu da eta sukaldean aita negarrez topatu du, ” zer gertatzen da aita ?” -galdetu dio kezkaturik, “gaur zure osaba Anttonek izarretako bidea hartu du eta hemendik aurrera izarretan ikusiko dugu ”- “Zer esan nahi duzu ?”- “ Osaba gaizki sentitu da eta bere bihotza gelditu egin da, gorputza hemen utzi eta haizeak bezala hegan egiteko ”. Orduan Haizea negarrez bere logelara joan da eta haserre oihu egin dio osabari “zergatik? Ezin zen