HAIZEA HAIZE HAIZE TRISTURARI!!!


Haizeak asko maite zuen osaba. Osabak gauza asko irakatsi zizkion, bizikletan ibiltzen, perretxiko onak biltzen, gazta egiten…

Haizea desiratzen egoten zen eskolatik irten eta osabaren baserrira joateko, osabak beti zeukan gaileta bereziak berarentzat prestatuak” katu mingaiñak” deitzen zizkion. Ze goxuak!!

Gaur beti bezala Haizea osabaren baserrira joan da baina atea itxirik topatu du, ze arraroa! Udazkena denez eta ontto garaia mendira joango zela pentsatu du baina ze arraroa… mendira beti bere txakur Zintzorekin joaten da…

Haizea etxera bueltatu da eta sukaldean aita negarrez topatu du, ”zer gertatzen da aita?” -galdetu dio kezkaturik, “gaur zure osaba Anttonek izarretako bidea hartu du eta hemendik aurrera izarretan ikusiko dugu”- “Zer esan nahi duzu?”- “Osaba gaizki sentitu da eta bere bihotza gelditu egin da, gorputza hemen utzi eta haizeak bezala hegan egiteko”.

Orduan Haizea negarrez bere logelara joan da eta haserre oihu egin dio osabari “zergatik? Ezin zenuen itxaron agur esateko? Oraindik perretxiko asko geneuzkan biltzeko!!”

Aitak Haizearen tristura ikusita osabari marrazki bat egiteko proposatu dio. Horrela egin du gaur Haizeak eskolan, osaba, bera eta Zintzo marraztu ditu hegan egiten Aizkorriko puntatik Txindokiraino eta horrela egiten zuten oihu “Haizea haize haize tristurari”.

Gaur Haizea emakume bat da eta gurasoen etxean, armairuan marrazkia ikusi du berriro. Osabari agur esateko ordua iritsi dela pentsatu du. Orduan bere txakur Zintzorekin Aizkorrira abiatu da Zegamatik, Aizkorrira igo eta marrazkiak hegan egin du Anbotoko  Mariren laguntzaz Txindokiko puntaraino!

 



Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!