ENPATIA ETA ASERTIBITATEA

ENPATIA

Sarri entzuten den hitza da ENPATIA," enpatia izan behar duzu!" edo "pertsona honek ez dauka enpatiarik". Baina zer da enpatia?
Enpatia bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da. Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko, haurrak bere buruaren kontzeptua asimilatuta izango  du, hau da, bere "ni"a. Bereizten jakingo du bera nor den eta bestea nor den, berak zer  nahi duen.Joku sinbolikoan jolastuko du eta gustokoa izango du besteekin, bere adineko haurrekin erlazionatzea, lau urtetik aurrera hasi gaitezke enpatia garatzen.

Enpatiaren ondoan, asertibotasuna dago, aser zer??? Bai, asertiboa izatea!!!. Asertiboa izateko, bestea ulertu, bere lekuan jarri eta berataz gustatzen ez zaiguna onartzea da, kritikatu gabe. "Berak ikusiko du,  ni ez noa epaitzera".

Enptia eta asertibotasunak pertsona aberatsago egiten gaitu eta baita, seme-alabak hezteko orduan balore eta kalitate hobea eskaintzea ere. Hala ere, pertsona enpatikoa izatea edo asertiboa egunero landu behar diren "ariketak" dira, kritikotasun eta ustelkerian erori aurretik.
Hemen aholku batzuk lanketarako.

ENPATIA
Pertsona, haur edo gazte horren lekuan imajina zaitez, eta besteak zurekin nola jokatzea gustatuko litzaizukeen imaginatu. Gero praktikan jarri

Epaitu aurretik, saiatu ulertzen eta jokabide horren atzean egon daitezkeen hipotesiak estimatu(honek ez du esan nahi justifikatzen ari garenik)

Gure buruan murgildu. Bestea epaitu aurretik, gure biziaz hausnartu, gure erronkak, zailtasunak. Bakoitzak bere bizia egin dezala, inori kalterik egin gabe.

Seme-alabekin, enpatia izan. Gustatu ez zaigun ekintzaren bat egin badute, epaitu aurretik hitz egin berarekin. Galdetu zergatik egin duten, eta ados ez gaudela argi utzi.

Sahiestu etiketak( alperra zara, hori burugabea da).


Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!