Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2024

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

Imagen
  Eneko mutil mugitua da, futbola, saskibaloia, korrika ibili… goizetik iluntzera arte alde batetik bestera ibiltzen da, gauza desberdinak eginez… Eskolan oso saiatua da, etxean arduratsua eta lagun   ona. Baina azken aldian txingurriak nabaritzen ditu sabelean, alde batetik bestera eta ezin egona sartzen zaio, ihes egin nahi du korrika barrua baretu arte. Gainera txingurriak abixatu gabe etortzen dira eta hor hasten dira alde batetik bestera sabela dantzan jarriz! Enekok ez daki zer gertatzen zaion eta kezkatuta amarekin hitz egitea erabaki du. Amari irakurtzea asko gustatzen zaio eta balkoian aurkitu du liburu bat eskuetan duela. -Zer txiki zer gertatzen zaizu?-galdetu dio amak -Sabelean urduritasuna sentitzen dut, korrika hasteko gogoa daukat baretzeko Amak lasai begiratu dio eta lasaitasunetik hitz egin dio. -Hori txingurriak dauzkazula sabelean da! -Nola txingurriak? Benetazkoak? -Ez lasai, urduritasuna sentitzen duzu barruan eta gorputzak lasaitzeko korrika eg