Enekok txingurriak dauzka sabelean!
Eneko mutil mugitua da, futbola, saskibaloia, korrika ibili…
goizetik iluntzera arte alde batetik bestera ibiltzen da, gauza desberdinak
eginez…
Eskolan oso saiatua da, etxean arduratsua eta lagun ona. Baina azken aldian txingurriak
nabaritzen ditu sabelean, alde batetik bestera eta ezin egona sartzen zaio,
ihes egin nahi du korrika barrua baretu arte.
Gainera txingurriak abixatu gabe etortzen dira eta hor hasten
dira alde batetik bestera sabela dantzan jarriz!
Enekok ez daki zer gertatzen zaion eta kezkatuta amarekin hitz
egitea erabaki du. Amari irakurtzea asko gustatzen zaio eta balkoian aurkitu du
liburu bat eskuetan duela.
-Zer txiki zer gertatzen zaizu?-galdetu dio amak
-Sabelean urduritasuna sentitzen dut, korrika hasteko gogoa
daukat baretzeko
Amak lasai begiratu dio eta lasaitasunetik hitz egin dio.
-Hori txingurriak dauzkazula sabelean da!
-Nola txingurriak? Benetazkoak?
-Ez lasai, urduritasuna sentitzen duzu barruan eta gorputzak
lasaitzeko korrika egiteko gogoa sentitzen du. Hurrengoan sentitzen duzunean,
hartu arnasa lasai, esan txingurriei lasaitzeko eta begiak itxi eta imajinatu
zaitez lagunekin jolasten egon zaren momentu hura, edota Errealaren partidua
ikustera joan ginen egun hura… Zure buruari errepikatu” txingurritxoak zoazte
zuen kabira ni lasaitzen ari naizen bezala”
-Eta listo? Funtzionatuko du?
-Bai, gauza da burua beste zerbaitetan pentsatzen jartzea eta
urduritasuna etorri den bezala joango da, nire funtzionatzen dit! Ziur zuri ere
bai!
Gaur Enekok etxe aurreko parkeko zuhaitzean txingurriak ikusi
ditu, bazoazten beraien kabira egun guztian lan egin eta gero. Orduan, bere
buruari esan dio, “begira badoazte txingurriak bere kabira, nik ere nire
sabeleko txingurriak lasaitasunetik beraien kabira bidaltzen ditudan bezalaxe”.
Comentarios
Publicar un comentario