Entradas

non geratzen da errespetua?

Imagen
 Noiz hasten da irakasle ikasleen arteko errespetua sortzen? noiz galtzen da? Gero eta gehiago entzuten da ikastetxe askotan errespetu faltak bizitzen direla eta galdera hauen inguruan hausnartzen nabil. Baina denak  bezala errespetuak bi norantza dauzka irakasle-ikasle eta ikasle-irakasle. Norantza honetan gurasoen papera, haurraren  adina, emozioak kudeatzeko gaitasunak eta mugak egongo dira. Beste puntu bat hitz egiteko ere, zer eragin edo zer garrantzia dauka errespetuak eta lan jardunak? Uste okerra da pentsatzea behin eta berriz bere ikaskide eta irakaslearekiko errespetua ez daukan ikasleak ingurunea aldatzearekin soilik jarrera aldatuko duela. Inguru aldatzeak noski lagunduko duela baina portaera berdinarekin eta etxeko errealitate berdina baldin badauka nekez aldatuko da bere portaera eta emaitzak ere. Eta ez naiz ari, kurtsoa gainditzeaz edota emaitza akademikoaz, hortik aurrerago doan gaiaz ari naiz, haur, nerabe horrek mugak eta honek sortzen dion frustazioa t...

OPARITU EZAGUTZA! REGALA CONOCIMIENTO!1

Imagen
 Dos libros que explican de manera sencilla los procesos de aprendizaje, las dificultades y la gestión emocional. De venta en:https://www.amazon.es/ Cómo motivar al desmotivado https://www.amazon.es/ Ibaiek txintxetak dauzka ipurdian apaolazaidoia@gmail.com

IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN-Liburua

Imagen
 Hasiera batean ulermen ipuin labur bat sortu nuen baina gero euskaraz dislexia eta egonezina haurrekin lantzeko liburuxka idaztea erabaki nuen. Protagonista Ibai da hamar urteko mutil bat, ezinegona, urduritasuna , frustazioa bezalako emozioak bizitzen ditu ipuinean zehar. Baina Ibaiek ez dakiena da Andereño Mirarik badakiela nola lagundu eta helduen laguntzaz eta lanaren poderioz dislexiak eta ezinegonak sortzen dizkion zailtasunak indargune bilakatuko zaizkio. eskuratu liburua: whatapp.ez: 653014536 edo apaolazaidoia@gmail.com edo messenger

ZAURI EMOZIONALAK

Imagen
   Zauri fisikoa erraz ikusten da eta   arreta gehiago lortzen du ikusten ez dena baino. Hala ere, ikusten den zauriak epe motzean ezkutatuko da eta gehienez orban bat utziko du. Emozionalak aldiz, hor geratzen dira eta landu ezean eragina izango du pertsona horren bizitza guztian.Orain gutxi arte, haurtzaroan eta nerabezaroan gertatutako zauri emozionalei ez zaie garrantzirik eman” pasako zaio” ikusten den zauri bat izango balitz bezala, baina neurozientziari esker eskaner bidez ikus daiteke zauri horrek uzten duen orbana. Sarrera egin eta gero, haurtzaro eta nerabezaroan berdinen artean ematen diren zauri emozionaletara noa, behin eta berriz irainak jasotzen dituen ikasle horrengana. Tamalez, oso erraza da irainak egitea ikasle horri, arrazoia? Ez dakigu, agian bere betaurrekoak dira, agian bere azala, agian nota oso onak ateratzen dituela edo argalegia dela eta gure taldean ez dagoela lekurik argalentzat agian… Gauza da, eraso hoien atzean ez dela arrazoi zehatz ba...

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

Imagen
  Eneko mutil mugitua da, futbola, saskibaloia, korrika ibili… goizetik iluntzera arte alde batetik bestera ibiltzen da, gauza desberdinak eginez… Eskolan oso saiatua da, etxean arduratsua eta lagun   ona. Baina azken aldian txingurriak nabaritzen ditu sabelean, alde batetik bestera eta ezin egona sartzen zaio, ihes egin nahi du korrika barrua baretu arte. Gainera txingurriak abixatu gabe etortzen dira eta hor hasten dira alde batetik bestera sabela dantzan jarriz! Enekok ez daki zer gertatzen zaion eta kezkatuta amarekin hitz egitea erabaki du. Amari irakurtzea asko gustatzen zaio eta balkoian aurkitu du liburu bat eskuetan duela. -Zer txiki zer gertatzen zaizu?-galdetu dio amak -Sabelean urduritasuna sentitzen dut, korrika hasteko gogoa daukat baretzeko Amak lasai begiratu dio eta lasaitasunetik hitz egin dio. -Hori txingurriak dauzkazula sabelean da! -Nola txingurriak? Benetazkoak? -Ez lasai, urduritasuna sentitzen duzu barruan eta gorputzak lasaitzeko k...

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!

Imagen
  Rosa oso sentibera da, adi dago inguruan gertatzen zaion guztiari eta beti laguntzen lehena izaten da, askotan berak nahi duena egin beharrean besteek nahi dutena egiten du, bere burua bigarren lekuan jarriz.   Baina azken aldian Rosa eskolan dagoenean burlak entzuten ditu eta negarrez joaten da komunera. Gaur horrela gertatu zaio, soinketako orduan azkena izan da ariketa batean eta bere taldekoek errua bota die. Eskolan taldeak egiten dituztenean ere beti azkena aukeratzen dute. Gaur etxera bueltatu denean, bere amona Mertxek triste ikusi du eta honela galdetu dio; -Zer Rosa dena ondo?- Eta orduan Rosa negarrez hasi da ezin du gehiago! Orduan amona gerturatu eta besarkada bat eman dio -Zer duzu maitia? -Beti azkena aukeratzen didate taldeak egiteko orduan eta soinketan korrika azkena egiten dudanez burla egiten didate! ez dut ezertarako balio! Orduan amonak liburuxka bat atera dio eta esan dio; -Ikusten liburuxka hau? Orri batean idatziko duzu zergatik mai...

ZEIN EMOZIO SENTITZEN ARI DIRA EGOERA BAKOITZEAN?

Imagen
https://wordwall.net/resource/69648476/zein-emozio-sentitzen-dute-egoera-bakoitzean Emozioak lantzeko wordwall.en ariketa hau sortu dut. Ariketa honetan, egoerak idatzita daude eta aurpegiko espresioko irudien bitartez lotu behar dira.