ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!


 


Rosa oso sentibera da, adi dago inguruan gertatzen zaion guztiari eta beti laguntzen lehena izaten da, askotan berak nahi duena egin beharrean besteek nahi dutena egiten du, bere burua bigarren lekuan jarriz.  Baina azken aldian Rosa eskolan dagoenean burlak entzuten ditu eta negarrez joaten da komunera. Gaur horrela gertatu zaio, soinketako orduan azkena izan da ariketa batean eta bere taldekoek errua bota die.

Eskolan taldeak egiten dituztenean ere beti azkena aukeratzen dute. Gaur etxera bueltatu denean, bere amona Mertxek triste ikusi du eta honela galdetu dio;

-Zer Rosa dena ondo?- Eta orduan Rosa negarrez hasi da ezin du gehiago!

Orduan amona gerturatu eta besarkada bat eman dio

-Zer duzu maitia?

-Beti azkena aukeratzen didate taldeak egiteko orduan eta soinketan korrika azkena egiten dudanez burla egiten didate! ez dut ezertarako balio!

Orduan amonak liburuxka bat atera dio eta esan dio;

-Ikusten liburuxka hau? Orri batean idatziko duzu zergatik maite zaituen familiak, beste batean zergatik maite zaituzten eskolan, beste batean zergatik maite zaituzten lagunek eta garrantzitsuena zergatik maite duzun zure burua . Gero liburuxka pasatu niri eta zergatik maite zaitudan idatziko dizut. Ikusiko duzu zenbat gauza onak dauzkazun eta zailtasunei aurre egiteko gai izango zara.

Rosak horrela egin du eta harrituta geratu da zenbat gauza onak dauzkan jabetu denean. Orduan pentsatu du  soinketan ez dela hain abila baina badauzkala beste hainbat dohain indartsua eta maitagarria egiten diena. Beraz, soinketan azkena izan naiz eta zer?



Nolakoa da Rosa?

 

Zergatik egiten du negar?

 

Zer emozio bizitzen ditu ipuinean zehar?

 

Idatzi zure buruaz gustatzen zaizkizun hiru gauza edo gehiago!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO