non geratzen da errespetua?

 Noiz hasten da irakasle ikasleen arteko errespetua sortzen? noiz galtzen da?


Gero eta gehiago entzuten da ikastetxe askotan errespetu faltak bizitzen direla eta galdera hauen inguruan hausnartzen nabil.

Baina denak  bezala errespetuak bi norantza dauzka irakasle-ikasle eta ikasle-irakasle. Norantza honetan gurasoen papera, haurraren  adina, emozioak kudeatzeko gaitasunak eta mugak egongo dira.

Beste puntu bat hitz egiteko ere, zer eragin edo zer garrantzia dauka errespetuak eta lan jardunak? Uste okerra da pentsatzea behin eta berriz bere ikaskide eta irakaslearekiko errespetua ez daukan ikasleak ingurunea aldatzearekin soilik jarrera aldatuko duela. Inguru aldatzeak noski lagunduko duela baina portaera berdinarekin eta etxeko errealitate berdina baldin badauka nekez aldatuko da bere portaera eta emaitzak ere.

Eta ez naiz ari, kurtsoa gainditzeaz edota emaitza akademikoaz, hortik aurrerago doan gaiaz ari naiz, haur, nerabe horrek mugak eta honek sortzen dion frustazioa toleratzeaz ari naiz. Zeren, haur edo nerabe batek, emozio ezkorrak, frustazioa, asperdura, mugak ez baditu lantzen ikasten heldua bilakatzean portaera berdina izango du.

 Jada ez du balio berari egokiago diren ikasketa ibilbidean jardutea, gutxienezko ohiurak ez badauzka barneratua;puntualitatea, errespetua ,ardurak egitea, frustazioa toleratu eta erortzean altxatzea, nekez izango da gai gutxienezko ikasketak amaitzeko, ezta lan  munduko presioa eusteko ere.

Ez, ....ez naiz ari matematikako polinomioez, .....giza balioez ari naiz.




Comentarios

Entradas populares de este blog

IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN-Liburua

ZAURI EMOZIONALAK

ENPATIA ETA ASERTIBITATEA