Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2023

JOKIN BELDURTIENETIK AUSARTENERA

Imagen
Jokin beldurturik bizi zen, beldur zen iluntasunaz, etxean bakarrik geratzeaz, lagunek baztertu eta bakarrik geratuko zela, nota txarrak aterako zituela, pailazo gaiztoren bat etorriko zela… Egunez ongi ibiltzen zen baina ohera sartzen zenean beldur guztiak etortzen zitzaizkion burura eta ezin zuen lo hartu… bere ama eta aita ibiltzen ziren pasiluan bueltaka halako batean lo hartzen zuen arte. Igande arratsalde batean, etxean   goxo-goxo zegoen eta pelikula bat hasi zen ikusten. Pelikulako protagonistak bera bezala beldur asko zeuzkan baina kapa bat zeukan, majikoa. Kapa jantzita ez zeukan beldurrik, ikas gelako beldurtiena izatetik ausartenera izatera pasa zen. Orduan Jokin bere gelara joan zen eta itsulapikoa puskatu zuen, bai !bazeukan dirua etxe azpiko dendan pelikulako mutilaren antzeko kapa erosteko. Eta horrela egin zuen, astelehen arratsaldean kapa erosi zuen. Kaparekin etxean praktikatzen hasi zen, kapa janzten zuen eta bere beldurri aurre egiten ikusten zen; “ora