JOKIN BELDURTIENETIK AUSARTENERA



Jokin beldurturik bizi zen, beldur zen iluntasunaz, etxean bakarrik geratzeaz, lagunek baztertu eta bakarrik geratuko zela, nota txarrak aterako zituela, pailazo gaiztoren bat etorriko zela…

Egunez ongi ibiltzen zen baina ohera sartzen zenean beldur guztiak etortzen zitzaizkion burura eta ezin zuen lo hartu… bere ama eta aita ibiltzen ziren pasiluan bueltaka halako batean lo hartzen zuen arte.

Igande arratsalde batean, etxean  goxo-goxo zegoen eta pelikula bat hasi zen ikusten. Pelikulako protagonistak bera bezala beldur asko zeuzkan baina kapa bat zeukan, majikoa. Kapa jantzita ez zeukan beldurrik, ikas gelako beldurtiena izatetik ausartenera izatera pasa zen. Orduan Jokin bere gelara joan zen eta itsulapikoa puskatu zuen, bai !bazeukan dirua etxe azpiko dendan pelikulako mutilaren antzeko kapa erosteko. Eta horrela egin zuen, astelehen arratsaldean kapa erosi zuen.

Kaparekin etxean praktikatzen hasi zen, kapa janzten zuen eta bere beldurri aurre egiten ikusten zen;

“orain indartsua naiz eta iluntasunean gustura nago….”

“orain indartsua naiz eta burla egiten didatenei aurre egiten diet”

“orain indartsua naiz eta gai naiz nota onak ateratzeko”

Ispiluaren aurrean ikusten zen indartsu eta ausart!

Eta horrela poliki-poliki bere buruarengan sinisten hasi zen, beldurrik gabe eta indartsu egiten zuen oihu Indartsua naiz eta akabo beldurrak”

Arratsalde batean kapa ondoan zeukala, derrepente haize bolada fuerte batek kapa etxeko leihotik airean eraman zuen. Orduan jakin zuen Jokinek ez zuela kapa behar indarra bere barnean zegoelako!

-Zeren beldur zen Jokin?

 

-Zer gertatzen zitzaion beldurtuta zegoenean?

 

-Nola lortu zuen beldurra gainditzea?

 

-Zergatik eraman zuek haizeak kapa?

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!