Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2023

DABIDEK NAHIKOA DA ESAN DU!

Imagen
  Dabid mutil maitagarria da, asko gustatzen zaio besteei laguntzea, bere lagunen laguna da! Lagun asko dauzka baina zalantzik gabe Naiara eta Eneko dira bere lagunik hoberenak. Gaur ikastolara joan da egunero bezala eta bere gelako lagunak txutxu mutxuka ikusi ditu borobilean bilduta, Dabid harrituta geratu da baina bere eserlekuan eseri da eta   lanean hasi da. Patioko garaia iritsi denean lagun guztiekin batera jaitsi da kalera baina berriro bere lagunek ez diete kasurik egin , Naiara eta Enekok ezik. Etxera joan denean, eskolan gertatutako ezin du burutik kendu, zer egin ote du gaizki gelako lagunek albo batera uzteko? Eta Nairak eta Enekok gaizki egin ote dute ere? Orain arte denak batera ibiltzen ziren baina orain… Asteburua iritsi da eta Dabid, Naira eta Eneko kalera irten dira eta han topatu dituzte bere gelakoak plazan jolasten, kasurik ez diete egin ez Dabidi ez   Naiarari ezta Enekori… Dabidek kezkaren kezkaz ia ez du gauean lorik egin, ez dauka gosaltzeko gogor