DABIDEK NAHIKOA DA ESAN DU!

 



Dabid mutil maitagarria da, asko gustatzen zaio besteei laguntzea, bere lagunen laguna da! Lagun asko dauzka baina zalantzik gabe Naiara eta Eneko dira bere lagunik hoberenak.

Gaur ikastolara joan da egunero bezala eta bere gelako lagunak txutxu mutxuka ikusi ditu borobilean bilduta, Dabid harrituta geratu da baina bere eserlekuan eseri da eta  lanean hasi da. Patioko garaia iritsi denean lagun guztiekin batera jaitsi da kalera baina berriro bere lagunek ez diete kasurik egin, Naiara eta Enekok ezik.

Etxera joan denean, eskolan gertatutako ezin du burutik kendu, zer egin ote du gaizki gelako lagunek albo batera uzteko? Eta Nairak eta Enekok gaizki egin ote dute ere? Orain arte denak batera ibiltzen ziren baina orain…

Asteburua iritsi da eta Dabid, Naira eta Eneko kalera irten dira eta han topatu dituzte bere gelakoak plazan jolasten, kasurik ez diete egin ez Dabidi ez  Naiarari ezta Enekori…

Dabidek kezkaren kezkaz ia ez du gauean lorik egin, ez dauka gosaltzeko gogorik… galduta sentitzen da…

Orduan salako armairuan karpeta bat ikusi du-“zeinena ote da karpeta hori?” Ahulki bat hartu eta armairuko karpeta heldu du zast!

Karpeta ireki duenean aitona Ramonen idatzi bat topatu du, idatziak horrela dio:

Mundu honetan jende asko ezagutuko duzu

Lagun batzuk epe motzeko lagunak izango dira

Beste batzuk luzeagokoak

Batzuek min egingo dizue

Beste batzuk berriz  maitatuko zaituzte

Zaindu maite duzun hura eta batez ere

Maitatu zure burua hori izango delako

Beti zurekin egongo dena”

R.Garaialde

 

Aitonaren idatziak zer pentsatu eman dio Dabideri, “arrazoi du aitonak! Atzera penak eta nahikoa da mesprexu eta txutxumutxuak !!hemendik aurrera maite duten lagunekin ibiliko naiz eta asko asko maiteko naiz!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!