FAMILIA ETA ESKOLA ARTEKO HARREMANAK


 

Inork ez du zalantzan jartzen familia eta eskolaren arteko harreman onak izateak haurrarengan edukiko duen garrantzia. Azken finean, familia eta eskolan uztartuko dira haurraren harremanak eta hortik bere autoestima eta ikasketetan eduki dezakeen jarrera eta arrakasta.

Baina sarri harremanak tirabiratsuak izaten dira, batez ere haurrak zailtasunak baditu. Kasu hauetan, haurraren zailtasunen zamaren zati handi bat familiari egozten zaio eta irakasleak igortzen dituen mezuek gurasoak kezkatuta  askotan gatazka iturri izaten dira.

Beste kasu batzuetan berriz, familiak berak arazoak izaten ditu eta kasu batzuetan irakasleari botatzen die beraien seme-alaben zailtasunen iturria. Dena  dela ez da ona haurrarentzako eta serio hartu behar den kontua da.


Anak alaba bat dauka. Haurra jaio baino lehen bere aitarekin zuen erlazioa eten zen, gaur egun aitarekin harremana dauka baina ez gehiegi.

Kontsultara etorri zenean, Ana negarrez hasi zen eskolatik jasotzen zuen presioa zela eta. Irtenbide zehatzik ez zioten ematen, errepikapena. 

Sara bere alaba berriz, urduri zebilen ez zuelako errepikatu nahi lagunetatik aldetzen zelako. Kasua aztertuz:

1) Ikasketa zailtasunak detektatzeko ez da diagnostikorik egin

2)Ikasle honek ez dauka berari egokitutako egokitzapen planik, errepikapenaren zain daude

3)Ikasle-irakasle harremana ez da ona

NOLA HOBETU ESKOLA ETA FAMILIA ARTEKO HARREMANA?

·         IKUSPEGIA ZAINDU: Ikaslearen alde onak identifikatu ez txarrak bakarrik eta txarrei irtenbidea jarri. Bilera gehienetan, ikaslearen alderdi txarrez hitz egiten da eta gainera txarrari ez die soluziorik ematen. Honek kezka eta amorru handia sortzen du gurasoengan gero seme edo alabarengan erori daitekeena denen arteko harremana okertuz.

·         NOTAK: Saiatu ikaslea harik eta ongien puntuatzen. Nahiz eta ezinezkoan den beti nota onak jartzea, zeren eta ez badu merezi ez da bidezkoa, garrantzitsua da ikaslearen potentzialean fokua gehiago jartzea txarrean baino.

·         IRTENBIDEAK ESKAINI FAMILIARI: Ikasleak zailtasunak badauzka irtenbideak eman behar zaizkio familiari. Minimoak esplikatu eta hauek lortzeko bideak ezarri edota ikasketa ibilbideak esplikatu. Honen bitartez, euren seme edo alabak aurrera egin dezakeela transmititzen zaio familiari eta honek asko lasaitzen du familia.

·         MEZU ONAK ESAN: Bileretan mezu txarrak esan baina onak ere bai, ikaslearen indarguneak azpimarratzea garrantzitsua da.

 


Irakaslearen harremanetako gakoa izango da ikaslearen alde onak ezagutu indartu eta zailtasunei indarguneak jartzea. Honek, lanketa bat eskatzen du baina ezinbestekoa da harremanak onak izateko.

 

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!