ANE BURUGOGORRA DA
Anek ez du onartu nahi batzuetan bere errua dela lagunak berarekin haserretzea edota larunbat goizeko futbol partiduan falta egin ziola Maiderri eta horregatik txartel horia atera ziela…
Anek ez du
onartu nahi batzuetan gelan altu hitz egiten duela ondokoak
molestatuz edota azterketarako ez
zuela nahikoa ikasi eta horregatik ez zuela gainditu… beti besteen errua izaten da!
Gaur Aneren
taldeak futbol partidu bat jolastu dute, txapelketako finala! Futbolean jolasten
hasi direnean, neska bat denbora guztian Aneren atzetik zebilen, ez zion arnasa
hartzen uzten, orduan Zask! Falta egin dio Anek neskari, zankadilla eta
lurrera!
Arbitroak ikusi
duenean Aneri txartel gorria atera dio eta kalera bota du. Orduan, Anek haserre
biziz futbol zelaia utzi du “ bere kulpa da !!” oihu eginez.
Aldageletan
dagoela bere lagun Edurne gerturatu zaio
-Tori pultsera
hau.
-Baina zergatik
ematen didazu pultsera hau?
-Hurrengoan
haserre sentitzen zarenean lasaitzen lagunduko dizu. Baita ere, gure mugak eta
zailtasunak onartzean lagunduko dizu. Etxera iristen zarenean orri txuri bat
hartu eta idatzi zer kostatzen zaizun. Gero zer egingo duzun zailtasunari aurre
egiteko eta gogoratu DENOK HANKA SARTZEN dugula.
Anek etxera
iristean orri zuri bat hartu du eta bere zailtasunak idatzi ditu. Arratsaldean
Edurneri erakutsi dio eta bien artean dauzkaten zailtasun berdinak
azpimarratu dituzte eta parrez aritu dira… a ze lasaitasuna!!!
Edurnerekin lasai zailtasunez hitz eta parre egitea!
Orain Ane lasaiago dago. Badaki mundu guztiak hanka sartzen duela eta denok noizbait burugogorrak garela eta zer?
1. Azpimarratu Aneren portaera desberdinak.
2.
Zer
gertatzen zaio Aneri berak nahi duena ez bada egiten?
3.
Zertarako
oparitzen dio bere lagun Edurnek pultsera bat?
4.
Idatzi
kostatzen zaizkizun gauzak eta hauekin elkarbizitzeko truko batzuk asmatuko
ditugu.
Comentarios
Publicar un comentario