IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN
IBAIEK TXINTXETAK DAUZKA IPURDIAN
Ibaiek ezin du geldirik egon gelditzen bada mundua
erortzen zaio gainera, mugikorrarekin edo tabletarekin bakarrik egoten da geldi
aaa! eta lo dagoenean.
Ibai 6.mailan dago eta eskolan geldi eta adi egon
beharra dauka baina ezin du… sekulako lana egin beharra dauka geldi egoteko.
Andereño Mirari jabetuta dago Ibairi gertatzen
zaionaz eta plan bat proposatu dio:
-Ibai, urduri ikusten zaitudanean kodigo sekretu
hau erabiliko dugu, zuk arkatza mahai hasieran utzi eta nik jakingo dut mugitu
beharra daukazula. Orduan fotokopiak ateratzera edo komunera joaten utziko
dizut.- Esan dio Andereño Mirarik.
-Horrela?-Ibaiek
-Bai horrela.
Eta horrela egiten hasi dira. Ibaiek ezin du geldirik
egon txintxetak ipurdian jarraitzen dutelako baina Andereño Mirarekin kodigo
sekretu bat duenez, txintxetek zast! egiten
hasten direnean badauka plana a ze lasaitasuna!!
-Zer gertatzen zaio Ibairi?
-Nolakoa da Ibai?
-Eta Andereño Mirari?
-Zer plan jarriko dute
martxan?
-Zer esan nahi du ipurdian
txintxetak edukitzea?
Comentarios
Publicar un comentario