MAITE ALABA MAITIA
MAITE
ALABA MAITIA
Maite ohartzen hasia
da desberdina dela besteekiko, begiak ez dauzka borobilak, almendra modukoak
baizik. Bere azala ere ilunagoa da bere guraso eta beste laguntxoekin
alderatuz. Azken aldian ispilua begiratu eta begiak borobiltzen saiatzen da
baina alperrik!
Aitak eta amak
txikia zenean urrituko herri batera bere bila joan zirela kontatu die askotan,
argazkiak eta dena dauzka bere lehenengo etxeaz.
Gaur ikastolan
irakasle Jokinek munduko herrialdeei buruz taldeka lantxo bat egin behar dutela
esan die. Informazio bila hasi direnean, Asiako herrialde batean bera bezala
begi almendratuak dauzkaten laguntxoen argazkiak
topatu dituzte.
-Hara zu bezalako begiak dauzkate Maite! -esan die bere lagunek.
Orduan Maite arro- arro eginda bere istorioa
kontatu die laguntxoei, nola bere gurasoak bere bila joan ziren urrutiko herri
batera eta bi familia dituela bat urrutiko herrikoa eta bestea Euskal Herrikoa!
1. ITXURAZ NOLAKOA DA MAITE?
2. GUSTORA AL DAGO BERE ITXURAREKIN? ZERGATIK?
3. NON JAIO ZEN MAITE?
4. IKASTOLAN ZERI BURUZ EGIN BEHAR DUTE LAN?
5. ZER EMOZIO SENTITZEN DITU MAITEK IDAZLANEAN
ZEHAR?
Comentarios
Publicar un comentario