TRATU TXARRAK JASOTAKO EMAKUMEEN HAURRAK

 

Haurrak babestu behar direla eta asko hitz egiten da. Sarri telebistak igortzen dizkigun mezuetan haurra ukitu eta babestu behar den altxortzat erakusten digute, baina benetan zer puntutaraino babesten ditugu haurrak?

Azaroak 25 asteazkena ,tratu txarrak jasotako emakumeen eguna izan zen. Ohikoa den bezala, komunikabideek ahotsa eman zien albiste honi, tamalez urtean behin edo gutxitan ematen zaio ahotsa gai honi. Urtarriletik hona,40  emakume erahilak izan dira beraien bikote edo bikote ohiez,  2003 kontatzen hasi zenetik 1074 beldurgarria benetan.


Emakume hauei fokua eta ahotsa eman behar zaiela zalantzarik ez dago baina non geratzen dira emakume hauen seme-alabak eta zorionez bizirik dirauten emakume hauen haurrak?

Orain gutxi, gobernuak tratu txarren aurkako Legea moldatu du hauen seme-alabak biktimatzat jotzeko, bazen garaia!  Lege hau, 2013-2016ko  haurtzaro eta Nerabe Planean oinarrituta dago. Bestalde, tutela amak izango du baina aitarekin izan ditzakeen bisiten inguruan gainbegirapen sakonagoa behar dela uste dut.

Bestalde, haur hauen ama erahila izan bada, familiako batek hartuko du haur honen zaintza edo “familia de acogida” ra pasako dira zuzenean. Hala ere hainbat puntu zintzilik geratzen dira.

Alde batetik, haur honek aitarekin eta honen familiarekin duen harremana ongi aztertu beharko litzateke. Izan ere, aitak edo honen familiak haurrari aitarekin bisita tokatzen zaionean haurra amaren aurka jartzeko aprebetxatzen dute kasu askotan eta onura egin beharrean kalte egiten dute.

Bigarren puntu garrantzitsua, amak edo ama erahila izan bada, haurraren egoera familiarra, hezkuntza egoera eta egoera ekonomikoa ongi lotuta geratu beharko litzateke.

Eta azkenik, haur zein gazteek interbentzio eta laguntza psikologikoa bermatuta izan beharko lukete, doakoa eta hauen beharretan oinarrituta.

Tratu txarrekin amaitzea ezinbestekoa da eta gauza asko egiten ari direla ez dut zalantzan jartzen. Baina tratu txarrak jaso dituzten seme-alabengan fokua jartzea puntu garrantzitsua da. Kontutan izan behar dugu, gurasoengandik ikasten dugula, eta arriskua dago haur zein gazte hauek etxeko biolentzia normaltzat jotzea eta heldu izatean patroi berdina errepikatzea. Alaba edo neskek berriz, aitaren portatzeko modua eredutzat hartu dezakete eta bikotea edukitzeko orduan tratu txarrak eman dezakeen gizon batekin elkartu. Modu honetan, biolentziaren zikloa ez da amaitzen, hasi egiten da behin eta berriz.

Beraz, politika eraginkorrak behar ditugu amesgaizto honekin amaitzeko. Ordua da hauen seme-alabei ahotsa eman eta benetako prebentzioa egiteko. Gainontzean, urtero 40 emakumetik gora erahilak izateko arriskua daukagu , biolentzia zikloarekin bizirik jarraitzen duten emakumeekin eta ixiltasunean biolentzia jasotzen duten beste hainbeste emakumeekin.

Denon ardura da eta denok egin behar dugu lan bakoitzak ahal duen moduan baina gaia benetan kezkagarria eta serio da. Galdera batekin amaitu nahiko nuke eta 1074 biktima hauek gizonezkoa balira? Berdin egongo ote ginateke?

Comentarios

Entradas populares de este blog

ANE BURUGOGORRA DA

DABIDEK NAHIKOA DA ESAN DU!

Enekok txingurriak dauzka sabelean!