ZELOAK GATAZKEN ITURRI
Anai arreben artean zeloak ohikoak izaten dira. Normalak eta beharrezkoak dira, horrek haurra familian maitatua eta baloratua dela senti arazten diolako. Anai arreben artean gatazkak izateak ez du esan nahi elkar ez direnik maite, baizik eta gurasoen maitasuna eta arreta lortzeko ekintzak direla baizik. Batzuetan, gatazkak senideen artean izaten dira, baina badira kasuak non haurrak gurasoen zein anai edo arrebaren arreta lortzeko bere ezin egona aita edo amaren aurka agertzen duen edota gaizki portatzen den(ohiuka, kasu ez eginez, bere burua infantilizatuz). Egoera horiek etxeko giroa asko gaiztotzen dute, ez guraso ezta haurra ez daudelako gustura portaera horrekin. Gainera, haurrak horrela portatzeko joera hartzen du eta bere burua maitatu beharrean mesprezatzen ikasten du. Egoera gehiegi gaiztotu aurretik, beharrezkoa da famili egoera aztertu eta behatzea. Liskarrak sortzen dituen seme-alaberen poratera aztertu eta irtenbidea ematen hastea.