ADOLESZENTEEKIN NOLA KOMUNIKATU
Nerabezaroa edo adoleszentzia aldaketen garaia da, fisikoki eta psikologigoki. Seme edo alaba ume izatetik heldu izatera pasatzeko txanpa hasten da eta sarri izaten dira liskarrak eta komunikazio gatazkatsuak hainbat etxeetan. ZER GERTATZEN ARI ZAIGU? Seme edo alabak bere lekua, espazioa nahi du . Sarri nerabeek gauzak nahi dituzte esfortzurik gabe eta hau gatazka askoren iturri izaten da. Ikasi behar dute, gauzak lortzeko esforzatu egin behar direla Lagunak lehenik : Orain arte, gurasoak ziren bizitzaren gunea, orain lagunak dira. Honela, lagunek esaten dutenak sekulako pisua hartzen du eta beraiekin egon nahi izaten dute gurasoekin baino gehiago Onarpena : Haurra jada ez dela haurra onartzeak dolu antzeko sentipenak sortzen ditu gurasoengan. Onartu behar da nerabeak bere espazioa behar duela eta utzi egin behar diogu, nahiz eta batzutan bere erabakiekin ez etorri bat. Limiteak behar dituzte : Limiteak behar dituzte eta errespetua eskatu behar zaie gurasoekiko. Ordutegiak