IRAKUR-ULERMEN ZAILTASUNAK:DISLEXIA
Sormen handiko haurrak, ordenagailuetan onak diren ikasleak, enpatia handiko haurrak baina… irakurtzea eta idaztea asko kostatzen zaie, baina besteak bezalakoak dira.. ez da motela baina zer gertatzen da? Zenbait pertsonei irakurria ulertzea asko kostatzen zaie eta zer esanik ez ulertua paperean islatu behar dutenean. Matematiketan ere zailtasunak ager ditzakete, buruko prozesu mentalak egitea asko kostatzen zaielako. Irakur erritmo makala, b eta d nahastu egiten ditu, akats ortografikoak, letra narratsa, despisteak,testua antolatzeko zailtasunak…. DISLEXIAZ hitz egiten ari gara. Ikasle hauen adimen intelektuala beste ikasleen berdina da baina zailtasunak dauzkate batez ere, irakurketa, idazketa eta kalkulu mentalean. Hau dela eta, irakasle zein gurasoak adi egon behar dira, ikasle hauek ikasteko beste modu bat behar dutelako. Hemen ezaugarri batzuk; Gelan arreta erraz galtzen dute; Irakurritakoa ez dutenez ulertzen ariketa egiteko zailtasunak izaten d