IRAKUR-ULERMEN ZAILTASUNAK:DISLEXIA
Sormen handiko haurrak, ordenagailuetan onak diren ikasleak, enpatia
handiko haurrak baina… irakurtzea eta idaztea asko kostatzen zaie, baina
besteak bezalakoak dira.. ez da motela baina zer gertatzen da?
Zenbait pertsonei irakurria ulertzea asko kostatzen zaie eta zer esanik
ez ulertua paperean islatu behar dutenean. Matematiketan ere zailtasunak ager
ditzakete, buruko prozesu mentalak egitea asko kostatzen zaielako. Irakur
erritmo makala, b eta d nahastu egiten ditu, akats ortografikoak, letra narratsa, despisteak,testua antolatzeko
zailtasunak…. DISLEXIAZ hitz egiten ari gara.
Ikasle hauen adimen intelektuala beste ikasleen berdina da baina
zailtasunak dauzkate batez ere, irakurketa, idazketa eta kalkulu mentalean. Hau
dela eta, irakasle zein gurasoak adi egon behar dira, ikasle hauek ikasteko
beste modu bat behar dutelako.
Hemen ezaugarri batzuk;
- Gelan
arreta erraz galtzen dute; Irakurritakoa ez dutenez
ulertzen ariketa egiteko zailtasunak izaten dituzte
- Desmotibazioa
. Irakurtzeaz ez dute gozatzen ezta ere
idatziaz, esfortzu handia eskatzen dielako.
- Akats
ortografiko ugari Informazioa
prozesatzeko zailtasunak eta arau ortografikoak ikasi eta barneratzeko ere
- Irakurtzeko
erritmo makala: Irakurtzen dutenean hizkiak
“jaten” dituzte. Irakurtzen eta idazten hastea kosta egiten zaie. Hizkien
forma eta zenbakien forma barneratzeko zailtasunak ( d-b edo 6-9)
- Autoestima
baxua izaten dute Ikastolako gauzak ezin
dituztela egin sentitzen dute, ariketetan zailtasunak, azterketetan
ere…eta ikasteko ez dutela balio sentitzen dute.
- Eskola
porrota: Ikasle hauek behar duten laguntza egokia ez
badute jasotzen ikasketak uzteko aukera handia da.
- Despiste
asko: Gauzak
leku batean utzi eta non utzi duten jakiteko zailtasunak izaten dituzte,
agenda, giltzak etab.
- Lan memoriarekin arazoak: Buruz ikastea zentzurik gabe ezinezkoa egiten zaie eta ikasia azkar ahaztu dute ongi barneratuta ez badago. Hori dela eta biderketak ikasteko, prozesu konplexuagoak, zatiketak adibidez, prozesu bat baino gehiago egin behar direnean despiste asko izaten dituzte.
Dislexia
hereditarioa da eta gizonezkoen artean gehiago ematen da emakueengan baino. %10
dislexia daukala kalkulatzen da baina asko ez da detektatzen . Nahiz eta
bizitza guztirako izan , eskuhartze psikopedagogiko egokiarekin emaitzak asko
hobetu daitezke.
Comentarios
Publicar un comentario