Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2020

ESKOLATIK DESKONEKTATU DUTEN GAZTEAK

Koronavirusaren osasun krisiak aldaketak bultzatu ditu esparru guztietan. Ikasketetan ere bai, klase presentzialetik  telelanera igaro baitira ikasleak eta irakasleak. Nola eragiten die gazteei telelanak? Gazteek ikastolara joateko arrazoietako bat lagunekin egotea izaten da, gelan, jangelan etab… Oraingo egoera dela eta, lagunekin ezin dute egon eta honek tristura eta amorrua sortzen die. Bestalde, telelanak, ikasleen artean dauden desberdintasunak areagotu egin ditu. Ikasle batzuk, ordenagailuak eta internet konexioa ona dute baina egoera prekariogoa duten familiak atzean geratzeko arriskua dute. Gainera, ikasketa zailtasunak dituzten gazteak albo batera geratzeko arrisku gehiago dute eta bide batez deskonenktatzeko. Ikasle hauek plangintza zehatz bat behar dute, ebaluaketa irizpideak zehaztuta eduki eta bidaltzen zaien lana aurrez egokituta egon behar du. Tamalez, kasu gehienetan ez da horrela gertatzen eta deskoneksioa handiagoa da ez baitago irakasle bat presentziali