ESKOLATIK DESKONEKTATU DUTEN GAZTEAK



Koronavirusaren osasun krisiak aldaketak bultzatu ditu esparru guztietan. Ikasketetan ere bai, klase presentzialetik  telelanera igaro baitira ikasleak eta irakasleak.
Nola eragiten die gazteei telelanak?

Gazteek ikastolara joateko arrazoietako bat lagunekin egotea izaten da, gelan, jangelan etab… Oraingo egoera dela eta, lagunekin ezin dute egon eta honek tristura eta amorrua sortzen die. Bestalde, telelanak, ikasleen artean dauden desberdintasunak areagotu egin ditu. Ikasle batzuk, ordenagailuak eta internet konexioa ona dute baina egoera prekariogoa duten familiak atzean geratzeko arriskua dute.
Gainera, ikasketa zailtasunak dituzten gazteak albo batera geratzeko arrisku gehiago dute eta bide batez deskonenktatzeko. Ikasle hauek plangintza zehatz bat behar dute, ebaluaketa irizpideak zehaztuta eduki eta bidaltzen zaien lana aurrez egokituta egon behar du. Tamalez, kasu gehienetan ez da horrela gertatzen eta deskoneksioa handiagoa da ez baitago irakasle bat presentziali egoera bideratzeko.
Eskolako lanetan  konektatuta egotearen arira ,denborak ere ez du laguntzen, izan ere, gero eta deskoneksio gehiago dago , hau da, eskolara ez joateak, ez dagoela dirudi eta ikasleak eguneroko lanetik deskonektatu daiteke. Hau ez da egia, kurtsoak beste era batera aurrera jarraitzen baitu.
Nahas pila honetan, gazteak helduak bezala, ez jakintasunera egokitu beharrean daude eta ez jakintasunak sortu ditzazkeen antsietate eta kezkari aurre egiteko estrategiak landu beharrean daude.
Tamalez, hezkuntzaren erantzunean, gehiago zentratu dira edukiak aurrera ateratzen, eta ez irakasle, guraso eta ikasleen behar emozionaletan zentratzen. Beste behin, agintariak hezkuntza komunitatetik deskonektatuta daudelaren sentsazioa daukat eta , ikasleak, guraso zein irakasleek estresatuta, lanez lepo eta galduta daudela.
Gakoa ez dago materietan ariketa gehiago egiten jakitea, baizik eta erantzun eta estrategia zehatzan emantea irakasleei lehenik eta gero famili zein ikasleei. Orain, inoiz baino geiago emozioei eman behar zaie hitza baina aipatu dudan bezala, agintariak emaitzetan zentratzen dira eta ez irakasle, ikasle eta gurasoen beharretan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!