Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2021

ZERK BULTZATZEN DU ANTSIETATEA HAUR ETA GAZTEENGAN?

Imagen
    Gizarte azkar eta exijentean bizi garela esatea ez da ezer berria. Azken urte hauetan, batez ere interneta eta mundu globalizatutako parte bilakatu ginenetik prosperitateak aldaketa handiak bizitzea bultzatu du. Hori dela eta, exijentzia maila nabarmen handitu da haur eta gazteengan. ZEIN DIRA ANTSIETATEA BULTZATZEN DITUZTEN ALDAGAIAK? Gurasoen espektatibak :   Haurra eskolan hasten den unetik, guraso askok hainbat espektatiba egiten dituzte eta urte gutxitan hainbat eskolaz kanpoko ekintzetan apuntatzen dituzte, benetan lasai eta aisialdiaz gozatzeko tarte gutxi utziz. Pisua beraien seme-alabak formatuenak izatean jartzen dute eta ez benetan garrantzitsua dena, haurraren denbora librea eta jolasteko denbora. Ikasketak : Ikasketa mailan, aurreko belaunaldiek baino eduki gehiago sartzen zaizkie ikasleei, goizago eta zailagoak. Gainera, noten presioa dago. Ikaslea ikasketetan aurrera doan einean , antsietate egoerak bizitzea ere ohikoago da aipatutako noten presioa dela e