ZERK BULTZATZEN DU ANTSIETATEA HAUR ETA GAZTEENGAN?
Gizarte azkar eta exijentean bizi garela esatea ez da
ezer berria. Azken urte hauetan, batez ere interneta eta mundu globalizatutako
parte bilakatu ginenetik prosperitateak aldaketa handiak bizitzea bultzatu du.
Hori dela eta, exijentzia maila nabarmen handitu da haur
eta gazteengan.
ZEIN DIRA ANTSIETATEA BULTZATZEN DITUZTEN ALDAGAIAK?
Gurasoen
espektatibak: Haurra eskolan hasten den unetik, guraso
askok hainbat espektatiba egiten dituzte eta urte gutxitan hainbat eskolaz
kanpoko ekintzetan apuntatzen dituzte, benetan lasai eta aisialdiaz gozatzeko
tarte gutxi utziz. Pisua beraien seme-alabak formatuenak izatean jartzen dute
eta ez benetan garrantzitsua dena, haurraren denbora librea eta jolasteko
denbora.
Ikasketak: Ikasketa mailan, aurreko
belaunaldiek baino eduki gehiago sartzen zaizkie ikasleei, goizago eta
zailagoak. Gainera, noten presioa dago. Ikaslea ikasketetan aurrera doan einean
, antsietate egoerak bizitzea ere ohikoago da aipatutako noten presioa dela
eta. Gaur egungo ikasleari, nota hoberenak exijitzen zaizkio unibertsitatean
sartzeko, beraz notak, selektibitatea, gurasoen espektatibak, ikasketa horiek
ikasi nahia…. Antsietatea sortzeko osagai perfektuak dira
Itxuraren
gizartea: Sare
sozialak direla medio, inoiz baino gehiago itxuraren gizartean bizi gara.
Honela, gaztetxoek batez ere, beraien irudia sortzen ari diren urte hauetan,
aurrez ezarritako itxura kanonan edo estandarrak betetzeko presio handia
jasotzen dute.
Biolentzia: Komunikabideetan
biolentzia albisteak jasotzen ditugu une oro. Gerrate bat dela, koronabirusa
dela… sarri mundua amaitu egingo denaren mezua jasotzen dute gazteek eta
beraien bizitza laster amaituko delaren pentsamendua garatzen dute batzuk.
Pentsamendu hau oso arriskutsua da suizidiora bideratu dezakeelako.
Familia
egoera:
Gaur egungo gizartean, familiak aldaketa handia bizitu du. Alde batetik,
emakumearen lan munduratzeak bi gurasoak berandu arte lanean egotea bideratu du
eta askotan haurra edo gaztea gurasorik gabe egoten dira ordu asko etxean. Era
berean, banaketa kasuak ere asko ugaritu dira eta hauek ez badira ongi
bideratzen arazo asko sor ditzake haur zein gazteengan.
Gelditzea eta lasai egotea lehen hain ohikoa zena gaurko gizartean ahaztu egin zaigula dirudi. Beti mugimenduan egotea eskatzen zaigu, lanean ez bada kirola egiten, ikastaroren batean, gauza da ez geratzea. Tamalez, lasaitasuna behar beharrezkoa da norberak bere bizitzako piezak enkajatu eta aurrera ongi joan ahal izateko. Zer esanik ez dago, haur zein gazteengan beraien identitatea sortzen ari den unean, zimentuak jartzen ari den momentuan.
Comentarios
Publicar un comentario