Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2021

HAURRAK BETI NAHI DUENA LORTZEN EZ DUENEAN ZER EGIN?

Imagen
  Gaur egungo gizartea, gizarte kontsumista eta konpetitiboa dela esatea ez da ezer berria, baina oinarrian ba al dakigu zein ondorioak sortzen duten gure   haurrengan? Haurra txiki -txikia denetik ingurunetik ikasten ari da, nola harremantzen garen, zer gustatzen zaigun… Guraso askoren “akatsa da” haurrak zer nahi hori segituan ematea. Honela, haurrak dena eduki dezala ikasten du, bera dela etxeko nagusia eta agindutakoa eman behar zaiola esfortzurik gabe. Gizarte maila trasladatuz, haurrak ikasten du gizarte konpetitibo honetan, irabazteak onespena sortzen duela, futboleko izarrak bezala edo abeslari ospetsuek bezala. Telebistan saltzen diguten bezala, ia esfortzurik gabe haurrak ikusten du etxetik aparte gizarte mailan ere arrakastatsua izan daitekeela, eta   joku horretan sartzen da, haur konpetitiboak bilakatzen dira, emaitzetan oinarritzen da bere autoestimua eta bide hau oso arriskutsua da. Beraz abiapuntu honetan, zer egin dezakegu? ·          LIMITEAK JARRI : Limiteak, m