HAURRAK BETI NAHI DUENA LORTZEN EZ DUENEAN ZER EGIN?
Gaur egungo
gizartea, gizarte kontsumista eta konpetitiboa dela esatea ez da ezer berria,
baina oinarrian ba al dakigu zein ondorioak sortzen duten gure haurrengan?
Haurra txiki
-txikia denetik ingurunetik ikasten ari da, nola harremantzen garen, zer
gustatzen zaigun… Guraso askoren “akatsa da” haurrak zer nahi hori segituan
ematea. Honela, haurrak dena eduki dezala ikasten du, bera dela etxeko nagusia
eta agindutakoa eman behar zaiola esfortzurik gabe.
Gizarte maila
trasladatuz, haurrak ikasten du gizarte konpetitibo honetan, irabazteak
onespena sortzen duela, futboleko izarrak bezala edo abeslari ospetsuek bezala.
Telebistan saltzen diguten bezala, ia esfortzurik gabe haurrak ikusten du
etxetik aparte gizarte mailan ere arrakastatsua izan daitekeela, eta joku horretan sartzen da, haur konpetitiboak
bilakatzen dira, emaitzetan oinarritzen da bere autoestimua eta bide hau oso
arriskutsua da. Beraz abiapuntu honetan, zer egin dezakegu?
·
LIMITEAK JARRI: Limiteak, mugek gauza batzuk lortu
ditzazkela erakusten dio haurrari baina ez dena, gizartean eta bere bizitzan
hainbat aldiz gertatuko zaion bezala
·
FRUSTAZIOA TOLERATZEA: Desioa, nahia, saiatu eta ez lortu, eskatu
eta ez eman… emozio ezkorrak sortzen dizkio haurrari, bere nahia ez da asetua
izan eta normala da gaizki sentitzea. Ondorioz, hainbat haur hasarretu egiten
dira bere buruarekin eta gurasoekin, triste sentitzen dira eta amorratuta.
Baina garrantzitsua da frustazioa jasatzeko estrategiak lantzea, honek
haurrarengan mugak eta limiteak onartzea ekarriko dio eta baita bere lekua ere
bai. Honela, ikasiko du beti ezin dela irabazi, badaudela beste batzuk ongi
jolasten dutenak ere, eta galduta ere
familiak eta gurasoek maite dutela.
·
MAITASUNA EZ DAGO LORPENEN ARABERA: Haur askok, uste dute zenbat eta emaitza
hobeak lortu are eta gehiago maiteko dutela gurasoek. Eta ez da horrela.
Gurasoek emaitzak baino esfortzua baloratu behar dute eta haurrarengan
maitasuna erakutsi haurra denagatio ez emaitzen gaitio. Honek, haurrari
lasaitasuna emango dio eta baita segurtasuna ere bai.
Comentarios
Publicar un comentario