ANDONIK EZ DU ESKOLARA JOAN NAHI Andoni kezkatuta dago , azterketak, kurtsoa ezingo duela gainditu, denen aurrean hitz egin beharra daukala… Hain kezkaturik dabil ezin duela goizetan eskolara joan. Tripako minez eta buruko minez jaikitzen da baina asteburua edo oporrak iristean, buruko eta tripako minak joan egiten zaizkio. Gaur eguardian eskolatik Andoniren aitari telefonoz deitu die semea gaizki eta aurpegi txarrarekin ikusten dutela esanez. Andoni etxera joan denean, ohean etzan da eta negarrez hasi da. Ezin du gehiago! Ez du eskolara joan nahi , oso urduri jartzen da eta ezin du gehiago!! Negarrez dagoela bere lehengusu Alex sartu da bere gelara. -Zer gertatzen zaizu Andoni? -Eskolara joan behar dudanean buruko eta tripako mina edukitzen dut… negargura daukat eta ez dut ESKOLARA joan nahi! -Nik judo txapelketa jokatu baino lehenago oso urduri egoten naiz, ezin dut geldirik egon eta lehen tripako mina edukitzen nuen.-Orduan Alexek kubo rubik bat atera zuen poltsikoti
Entradas
Mostrando entradas de mayo, 2023