ANDONIK EZ DU ESKOLARA JOAN NAHI


 

Andoni kezkatuta dago, azterketak, kurtsoa ezingo duela gainditu, denen aurrean hitz egin beharra daukala…  Hain kezkaturik dabil   ezin duela goizetan eskolara joan. Tripako minez eta buruko minez jaikitzen da baina asteburua edo oporrak iristean, buruko eta tripako minak joan egiten zaizkio.

Gaur eguardian eskolatik Andoniren aitari telefonoz deitu die semea gaizki eta aurpegi txarrarekin ikusten dutela esanez.

Andoni  etxera joan denean, ohean etzan da eta negarrez hasi da. Ezin du gehiago! Ez du eskolara joan nahi, oso urduri jartzen da eta ezin du gehiago!! Negarrez dagoela bere lehengusu Alex sartu da bere gelara.

-Zer gertatzen zaizu Andoni?

-Eskolara joan behar dudanean buruko eta  tripako mina edukitzen dut… negargura daukat eta ez dut ESKOLARA joan nahi!

-Nik judo txapelketa jokatu baino lehenago oso urduri egoten naiz, ezin dut geldirik egon eta lehen tripako mina edukitzen nuen.-Orduan Alexek kubo rubik bat atera zuen poltsikotik

-Ikusten kubo hau? Oso urduri nagoenean lasaitzen laguntzen dit. Saiatzen naiz kuboko alde guztiak egiten eta nire burua despistatzen da. Orduan, tripako mina gutxitzen da. Txapelketa burura etortzen zaidanean beste zerbaitetan pentsatzen dut; kubo rubika, dragoi hegalariak, Saloueko oporrak…

Orduan Andoni eta Alex kubo rubik bat erostera joan ziren. Hurrengo egunean, Andonik eskolako bidean kuboa eraman zuen eskuetan eta bere urduritasuna kontrolatzen hasi zen.

 

-Zergatik Andonik ez du eskolara joan nahi?

 

-Zer emozio sentitzen du eskolara joan behar duen bakoitzean?

 

-Zergatik asteburuan edo oporretan ez du tripako eta buruko minik sentitzen?

 

-Zer irtenbide proposatzen dizkio bere lehengusu Alex.ek?

 

-Zu, urduri jartzen zarenean nola lortzen duzu lasaitzea?

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!