Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2023
Imagen
  Ikas urtea ohitura honekin hastea garrantzitsua da motibazioari eusteko. Taula honek ikasleak bere ardurak eta denbora kudeatzen irakatsiko dio.  Nola betetzen da? 1.Taula inprimatu eta mahaian itsatsi 2. Ikasleak x bat jarri(adibidez materiala atera X ) 3. Ostiralean taula begiratu eta hobetzeko badago irtenbideak proposatu     Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Materiala atera           Agendan begiratu zer egin behar dut lehena?           Eskolako lanak adi egiten ditut?           Zer moduz egin ditut lanak?                                                                           Zenbat denbora?        

TOMAS GEZURRETAN DABIL

Imagen
  TOMAS GEZURRETAN DABIL   Tomasek izugarrizko imajinazioa dauka, beti dauka istorioren bat buruan, superheroia dela amesten du, Doramemonen gorrokopteroa daukala, Messi dela… Hain da bere imajinatzeko gaitasuna gezur txikiak esaten hasi dela. Gaur etxera joan denean, amak beti bezala etxekolanak dauzkan galdetu dio eta Tomasek ezetz erantzun dio, egia esan ez da gogoratzen gelan bere lagun Anderrekin txisteak kontatzen ari zen eta apuntatu… ba ez du apuntatu. Hurrengo egunean gelara joan denean etxekolanak egin gabe zeuden eta etxera itzuli denean aita eta ama sukaldean zeuden bere zai. -Eseri Tomas, zure irakasle Jonek idatzi digu, azken aldian ez dituzula etxeko lanak egiten eta ez dituzula azterketa egunak apuntatzen. Gezurretan harrapatu zaitugu ! Tomasek ez daki non sartu, harrapatu dute eta ziur enteratuko direla matematikako azterketa ez duela gainditu. -Tomas lagundu nahi zaitugu, maite zaitugu eta kezkaturik gaude. Azken aldian gezurrak esaten hasi zara eta