TOMAS GEZURRETAN DABIL
TOMAS GEZURRETAN DABIL
Tomasek izugarrizko imajinazioa dauka, beti dauka istorioren bat buruan, superheroia dela
amesten du, Doramemonen gorrokopteroa daukala, Messi dela…
Hain da bere imajinatzeko
gaitasuna gezur txikiak esaten hasi dela. Gaur etxera joan denean, amak beti
bezala etxekolanak dauzkan galdetu dio eta Tomasek ezetz
erantzun dio, egia esan ez da gogoratzen gelan bere lagun Anderrekin
txisteak kontatzen ari zen eta apuntatu… ba ez du apuntatu.
Hurrengo egunean
gelara joan denean etxekolanak egin gabe zeuden eta etxera itzuli denean aita eta ama sukaldean
zeuden bere zai.
-Eseri Tomas, zure
irakasle Jonek idatzi digu, azken aldian ez dituzula etxeko lanak egiten eta ez
dituzula azterketa egunak apuntatzen. Gezurretan
harrapatu zaitugu!
Tomasek ez daki
non sartu, harrapatu dute eta ziur enteratuko direla matematikako azterketa ez
duela gainditu.
-Tomas lagundu
nahi zaitugu, maite zaitugu eta kezkaturik gaude. Azken aldian gezurrak
esaten hasi zara eta horrela ez goaz inora. Taula bat egitea proposatzen dizugu. Begira, egunero etxera
bueltatzean agenda erakutsiko diguzu eta taula honetan gezurraren bat esan baduzu idatzi egingo duzu. Aste
osoan lanak egin eta gezurrik ez baduzu esan, ostiralean futboleko kromoak
erosiko dizkizugu. Ados?
Eta horrela egin
dute! Tomas gelan eskolako lanak eta azterketak apuntatzen hasi da eta gezurra
asmatu baino lehen bi aldiz pentsatzen du, gezurtia
beti harrapatzen delako!
-Nolako da Tomas?
-Zergatik esaten
ditu gezurrak?
-Nola sentitu dira
Tomasen gurasoak gezurretan harrapatu dutenean? Eta Tomas?
-Zer proposatu die
gurasoek gezurrak ez esaten ikasteko?
Comentarios
Publicar un comentario