Entradas

Mostrando entradas de enero, 2024

MIREN TRISTE DAGO

Imagen
  Azken aldian Miren triste dago , ez du ezer egin nahi… Lehen eskolara alai eta gustura joaten zen, kirola egiten zuen, musika… ez zeukan ezertarako astirik!! Gauean ohera joaten denean negar egiten du eta kezkatuta ibiltzen da; azterketak ezingo dituela gainditu, lagun batek hitz itsusiak esan dizkiola, bakarrik geratuko dela… bere katua Mox konturatuta dago Mirenei zerbait gertatzen zaiola eta bere atzetik ibiltzen da maitasuna emanez. Bere gurasoak, Antton eta Lurdes jabetuta daude eta bere alabaz kezkatuta daude, ez dakite nola lagundu! Gaur Mirenen aita liburutegira joan da eta emozioen lanketari buruzko liburu bat hartu du. Liburua irakurtzen hasi da eta ttak! Ideia bat izan du bere alaba Mireni laguntzeko. Etxera joan da eta bere emazte Lurdesekin hitz egin du. Arratsaldean Miren etxera itzuli denean ohe gainean eskutitz urdin bat ikusi du. Ireki du eta eskutitza irakurtzen hasi da: Miren gure alaba maitea, badakigu momentu txarra bizitzen ari zarela. Gu kezkatut