MIREN TRISTE DAGO

 


Azken aldian Miren triste dago, ez du ezer egin nahi… Lehen eskolara alai eta gustura joaten zen, kirola egiten zuen, musika… ez zeukan ezertarako astirik!!

Gauean ohera joaten denean negar egiten du eta kezkatuta ibiltzen da; azterketak ezingo dituela gainditu, lagun batek hitz itsusiak esan dizkiola, bakarrik geratuko dela… bere katua Mox konturatuta dago Mirenei zerbait gertatzen zaiola eta bere atzetik ibiltzen da maitasuna emanez.

Bere gurasoak, Antton eta Lurdes jabetuta daude eta bere alabaz kezkatuta daude, ez dakite nola lagundu!

Gaur Mirenen aita liburutegira joan da eta emozioen lanketari buruzko liburu bat hartu du. Liburua irakurtzen hasi da eta ttak! Ideia bat izan du bere alaba Mireni laguntzeko. Etxera joan da eta bere emazte Lurdesekin hitz egin du.

Arratsaldean Miren etxera itzuli denean ohe gainean eskutitz urdin bat ikusi du. Ireki du eta eskutitza irakurtzen hasi da:

Miren gure alaba maitea, badakigu momentu txarra bizitzen ari zarela. Gu kezkatuta gaude asko maite zaitugulako. Hori dela eta lagundu nahi zaitugu.

Orduan Mirenek liburuxka bat ireki du, hutsa dago, eguneroko bat da. Egunerokoan egunean zehar nola sentitu den idatzi behar du eta eguneko hiru gauza onak idatzi. Beste orri batean, indarguneak idatzi behar ditu eta laguntza behar badu gurasoei eskatu.

Orain Miren lasaiago dago eta hasi da poliki poliki burua altxatzen. Ikasi du tristura emozio bat dela denok bizitzen duguna baina laguntza eta estrategiekin indartuta aterako dela!

NOLA SENTITZEN DA MIREN?

 

ZER GERTATZEN ZAIO?

 

NOLA LORTUKO DU TRISTURA GAINDITZEA?

 

 

IDATZI ORRI BATEAN GAUR GERTATU ZAIZKIZUN HIRU GAUZA ONA

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!