ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!
Rosa oso sentibera da, adi dago inguruan gertatzen zaion guztiari eta beti laguntzen lehena izaten da, askotan berak nahi duena egin beharrean besteek nahi dutena egiten du, bere burua bigarren lekuan jarriz. Baina azken aldian Rosa eskolan dagoenean burlak entzuten ditu eta negarrez joaten da komunera. Gaur horrela gertatu zaio, soinketako orduan azkena izan da ariketa batean eta bere taldekoek errua bota die. Eskolan taldeak egiten dituztenean ere beti azkena aukeratzen dute. Gaur etxera bueltatu denean, bere amona Mertxek triste ikusi du eta honela galdetu dio; -Zer Rosa dena ondo?- Eta orduan Rosa negarrez hasi da ezin du gehiago! Orduan amona gerturatu eta besarkada bat eman dio -Zer duzu maitia? -Beti azkena aukeratzen didate taldeak egiteko orduan eta soinketan korrika azkena egiten dudanez burla egiten didate! ez dut ezertarako balio! Orduan amonak liburuxka bat atera dio eta esan dio; -Ikusten liburuxka hau? Orri batean idatziko duzu zergatik maite zaitue