ZAURI EMOZIONALAK

Zauri fisikoa erraz ikusten da eta arreta gehiago lortzen du ikusten ez dena baino. Hala ere, ikusten den zauriak epe motzean ezkutatuko da eta gehienez orban bat utziko du. Emozionalak aldiz, hor geratzen dira eta landu ezean eragina izango du pertsona horren bizitza guztian.Orain gutxi arte, haurtzaroan eta nerabezaroan gertatutako zauri emozionalei ez zaie garrantzirik eman” pasako zaio” ikusten den zauri bat izango balitz bezala, baina neurozientziari esker eskaner bidez ikus daiteke zauri horrek uzten duen orbana. Sarrera egin eta gero, haurtzaro eta nerabezaroan berdinen artean ematen diren zauri emozionaletara noa, behin eta berriz irainak jasotzen dituen ikasle horrengana. Tamalez, oso erraza da irainak egitea ikasle horri, arrazoia? Ez dakigu, agian bere betaurrekoak dira, agian bere azala, agian nota oso onak ateratzen dituela edo argalegia dela eta gure taldean ez dagoela lekurik argalentzat agian… Gauza da, eraso hoien atzean ez dela arrazoi zehatz ba...