non geratzen da errespetua?
Noiz hasten da irakasle ikasleen arteko errespetua sortzen? noiz galtzen da? Gero eta gehiago entzuten da ikastetxe askotan errespetu faltak bizitzen direla eta galdera hauen inguruan hausnartzen nabil. Baina denak bezala errespetuak bi norantza dauzka irakasle-ikasle eta ikasle-irakasle. Norantza honetan gurasoen papera, haurraren adina, emozioak kudeatzeko gaitasunak eta mugak egongo dira. Beste puntu bat hitz egiteko ere, zer eragin edo zer garrantzia dauka errespetuak eta lan jardunak? Uste okerra da pentsatzea behin eta berriz bere ikaskide eta irakaslearekiko errespetua ez daukan ikasleak ingurunea aldatzearekin soilik jarrera aldatuko duela. Inguru aldatzeak noski lagunduko duela baina portaera berdinarekin eta etxeko errealitate berdina baldin badauka nekez aldatuko da bere portaera eta emaitzak ere. Eta ez naiz ari, kurtsoa gainditzeaz edota emaitza akademikoaz, hortik aurrerago doan gaiaz ari naiz, haur, nerabe horrek mugak eta honek sortzen dion frustazioa t...