HAUR ZEIN GAZTEEN AGRESIBITATEAK ARRAZOIAK DAUZKA
Seme edo alaben jarrera agresiboak (kasketak,hitz itsusiak, jotzea…) gurasooi asko kezkatzen gaituen gaia da. Portaera agresiboan, ahalik eta azkarren eskuhartu eta aldatzen hastea ezinbesteko da, nerabezarotik aurrera harremanak osasuntsuak eta onak izateko.Portaera agresiboak izateko arrazoi desberdinak daude. Era berean, lekuak, momentuak eta egoerak daude haur edo nerabe batek portaera agresiboa izateko. Egoerak desberdinak daude: Ø Badaude lagunekin ongi portatu baina etxean agresiboak edo gaizki portatzen diren haur zein gazteak(pertsona hauek badakite lagunekin jarrera agresiboa badute bakarrik geratuko direla, eta beraz, lagunekin ongi portatzen dira. Ø Badaude, haur edo nerabe batzuk, krisi pertsonalak bizitzen ari direnak( banaketaren bat, heriotzaren bat,zeloak…) eta ez ulertuak sentitzen dira, jarrera ez egokia izanez batez ere, erreferenteak diren pertsonekin, gurasoekin ziurrenik. Ø Badaude, lagun artean ongi harremantzen ez dakitenak eta bide ez egokiak