HAUR ZEIN GAZTEEN AGRESIBITATEAK ARRAZOIAK DAUZKA


Seme edo alaben jarrera agresiboak (kasketak,hitz itsusiak, jotzea…) gurasooi asko kezkatzen gaituen gaia da. Portaera agresiboan, ahalik eta azkarren eskuhartu eta aldatzen hastea ezinbesteko da, nerabezarotik aurrera harremanak osasuntsuak eta onak izateko.Portaera agresiboak izateko arrazoi desberdinak daude. Era berean, lekuak, momentuak eta egoerak daude haur edo nerabe batek portaera agresiboa izateko.
Egoerak desberdinak daude:
Ø  Badaude lagunekin ongi portatu baina etxean agresiboak edo gaizki portatzen diren haur zein gazteak(pertsona hauek  badakite lagunekin jarrera agresiboa badute bakarrik geratuko direla, eta beraz, lagunekin ongi portatzen dira.
Ø  Badaude, haur edo nerabe batzuk, krisi pertsonalak bizitzen ari direnak( banaketaren bat, heriotzaren bat,zeloak…) eta ez ulertuak sentitzen dira, jarrera ez egokia izanez batez ere, erreferenteak diren pertsonekin, gurasoekin ziurrenik.
Ø  Badaude, lagun artean ongi harremantzen ez dakitenak eta bide ez egokiak erabiltzen dituztenak harremantzeko(burla eginez, joz…) Pertsona hauek baztertuak sentitzen dira eta taldearekin “ordaintzen dute” beraien frustrazioa(ongi hitz egiten ez dakitelako, taldeak ez duelako onartzen…)
Bide honetan, ezinbestekoa da familiak eta baita irakasleak haurra zein nerabeari zer gertatzen zaion jakitea eta ulertzea. Baldin badakigu zer gertatzen zaion orduan lagundu ahalko zaio, lasaitzen, harreman osasuntsuak sortzen, ongi portatzen erakutsi, autoestima landu.Gainontzean, egoera okertzen joango da eta hobe da irtenbidea ahalik eta azkarren jartzea. Horretarako elkarlana ezinbestekoa izango da, irakasle eta gurasoen artean, eta kasu askotan beharrezkoa izango da psikopedagogoaren laguntza ere.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!