Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2020

MOTIBAZIOA ETA EMOZIOAK

Imagen
  MOTIBAZIOA ETA EMOZIOAK   Motibazioa eguneko lexikoan sartuta daukagu baina benetan ba al dakigu zer den motibazioa? Motibazioa helburu bat lortzeko abian jartzen den energia da. Noski, helburua lortzeko antolakuntza, plangintza, kostantzia beharrezkoa izango dira. Hauek portaera edo ekintza martxan jarriko dute. Beraz, motibazioa bezain garrantzitsua izango da ekintza martxan jarri eta jarduteko behar den energia eta portaera izatea. Portaera eta energia honen atzean, emozioak daude. Honela, ekintza baten aurrean, oso motibatuta egon gaitezke, ekintza hori egitean emozio positiboa sortzen digulako baina beste ekintza baten aurrean emozio txarra sortzen digulako desmotibatuta egon. Jar dezagun adibide bezala argaldu nahi duen pertsona bat. Hasiera batean, guztiz motibatuta egongo da, elikagaia zainduko du, kirola egingo du baina motibazioaren atzean ez badago kostantzi bat eta emozio positiboak, argaltzeak eskatzen dion sakrifizioa alde batera uzteko aukera asko daude. Ikas

NOLA IZAN ZORIONTSU GARAI ZAILETAN

Imagen
 Lehenik eta behin zoriontasuna deskribatu beharko genuke, zer da zoriontsu izatea? bigarrenik, posible al da beti zoriontsu egotea ? eta hirugarrenik zer egin dezaket zoriontsu egoteko? Zoriontasuna edo zoriontsu egotea egoera bat da . Egoera ona da, ilusioz betea eta energiaz beteta gaudena, ongi sentitzen gara eta gogoko dugu. Modu batera zoriontasunaren "adiktoak " bilakatzen gara. Tamalez, gure garuna  ez dagobeti zoriontsu egoteko prestatuta eta ohikoa izaten da momentu zoriontsuak bizitzea baina baita momentu tristeak ere. Eguraldiaren adibidea jarri dezakegu, ez da posible beti eguraldi ona egitea, euria ere egin behar du. Behin ondorio hauetara iritsita ,zoriontasuna momentu txikiez osatzen dela ohartzen gara, hau da,  egunean bizitzen ditugun momentu txikiez. Noski  bizipen guztien atzean emozioak egongo dira eta gure zoriontasuna baldintzatuko duten PENTSAMENDUAK . Gero eta pentsamendu baikorragoak eduki errazagoa izango da zoriontasun momentuak bizitzea eta biz