NOLA IZAN ZORIONTSU GARAI ZAILETAN

 Lehenik eta behin zoriontasuna deskribatu beharko genuke, zer da zoriontsu izatea? bigarrenik, posible al da beti zoriontsu egotea? eta hirugarrenik zer egin dezaket zoriontsu egoteko?

Zoriontasuna edo zoriontsu egotea egoera bat da. Egoera ona da, ilusioz betea eta energiaz beteta gaudena, ongi sentitzen gara eta gogoko dugu. Modu batera zoriontasunaren "adiktoak " bilakatzen gara. Tamalez, gure garuna  ez dagobeti zoriontsu egoteko prestatuta eta ohikoa izaten da momentu zoriontsuak bizitzea baina baita momentu tristeak ere. Eguraldiaren adibidea jarri dezakegu, ez da posible beti eguraldi ona egitea, euria ere egin behar du.

Behin ondorio hauetara iritsita ,zoriontasuna momentu txikiez osatzen dela ohartzen gara, hau da,  egunean bizitzen ditugun momentu txikiez. Noski  bizipen guztien atzean emozioak egongo dira eta gure zoriontasuna baldintzatuko duten PENTSAMENDUAK. Gero eta pentsamendu baikorragoak eduki errazagoa izango da zoriontasun momentuak bizitzea eta bizitzaz ikuspegi baikorragoa izatea. 

Gaur egun, koronabirus egoera dela eta, mezu ezkorrez inguratuta bizi gara eta zaila egiten da pentsamendu ezkorretatik alde egitea. Gure zoriontasun eza edo desgraziaren errua koronabirusari botatzen diogu eta uste dugu behin krisia amaitzean zoriontasuna itzuliko dela. Tamalez, ez da horrela izango, zoriontasuna egunero landu behar delako.

Bide honetan, gure pentsamenduak identifikatu eta hauei ikuspegi baikorra ematea gure lana da eta horrela lortuko dugu zoriontasun momentu gehiago bizitzea. Noski, kosziente izan behar gara ere, beti ezin dugula zoriontsu egon eta hori sanoa dela ere. Naturala da animoak gorabeherak izatea eta ez dugu horregatik errudun sentitu behar. Gizarte kontsumistak zoriontasunaren gakoa saltzen digu eta gainera gure esku dago hori lortzea, mezu ezkutua "erosi produktu hau eta zoriontsua izango zara" da. Baina zoriontasuna ez badugu lortzen gizarte kontsumistak gure errua dela esaten digu. Irakurketa honetan, gizarte kontsumistak kontsumoan zorintasuna dagoela saltzen digu , epe motzeko zoriontasun pozoitua eskaintzen digu.

Beraz, gure esku dago zoriontasunaz hausnartzea, pentsamenduak identifikatu eta eguneroko lana hartzea ikuspegi baikorra sustatzeko. Ez kontsumoan ez besteen eskuetan ez dago norberaren zoriontasuna. Lanketa bakoitzarena da eta gauza on guztien bezala, neketsua izan daiteke batez ere, krisi garaietan. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Enekok txingurriak dauzka sabelean!

MIREN TRISTE DAGO

ROSAK EZ DU BEREGAN SINISTEN!