MOTIBAZIOA ETA EMOZIOAK
MOTIBAZIOA ETA EMOZIOAK
Motibazioa eguneko lexikoan sartuta daukagu baina benetan ba
al dakigu zer den motibazioa?
Motibazioa helburu bat lortzeko abian jartzen den energia da.
Noski, helburua lortzeko antolakuntza, plangintza, kostantzia beharrezkoa
izango dira. Hauek portaera edo ekintza martxan jarriko dute. Beraz, motibazioa
bezain garrantzitsua izango da ekintza martxan jarri eta jarduteko behar den
energia eta portaera izatea.
Ikasketetan, ohikoa izaten da ikasle batzuk zenbait
momentuetan eta irakasgaietan motibatuta eta aktibatua egotea baina gero beste irakasgai
batean desmotibatuta eta ausente egotea. Adibide moduan, ikasle bat guztiz
partehartzaile eta gozatzen egon daiteke soinketako orduan baina hurrengo
orduan matematikako irakasgaian erdi lo eta itzalita egon.
Beste puntu bat autoestimarena da. Ohiko pentsamendua da motibatuta
dagoen pertsonak autoestima ona daukala pentsatzea baina hainbat ikerketek
erakutsi dute ez dagoela erlazio zuzenik. Autoestimak bizitzako momentuekin
erlazio zuzenagoa dauka, hau da, bizitzan gauzak ondo doazenean normala da
autoestima ona izatea , aldiz zailtasunak badaude ohikoagoa da autoestima
baxuagoa izatea.
Beste aldagai garrantzitsua motibazioaren izaera da. Bi izaera
daude, barne motibazioa eta kanpo motibazioa. Barne motibazioa nahia barrutik
sortzen denean da. Demagun, pertsona batek , inork behartu gabe ingelesa ikasi
nahi duela. Pertsona honek, ikasteko energia eta kostantzia gehiago jarriko du
kanpotik behartu badute baino. Gainera, ikasketa esanguratsuago izango da, bere
eguneroko bizipenekin lotuko du eta aurrerapauso handiagoak emango ditu.
Kanpo motibazioa, kanpotik beste batek behartzen duena da.
Gaia ikasketekin lotuta, beste batek zer ikasi behar duzun esaten duenena da. Motibazioa
eta jarduna mantentzea zailagoa da pertsonaren barrutik motibazioa ez delako
sortzen. Ikasketetatik kanpo, pertsona helduarengan jarri dezakegu adibidea.
Demagun pertsona bat lanera doala. Benetan lanak ez dio betetzen baina “sari” bat dago kasu honetan soldata. Ekintza aurrera
ematea neketsuagoa izango da bere lanean gustora eta barne motibazioa daukan
langile batekin alderatuz.
Motibazioaren gaiak hainbat ikerketa eta azterketa bultzatzen
ditu, pertsonaren portaera eta jardunarekin lotura zuzena daukalako. Bi gaiak
bai motibazioa eta baita emozioak gai zabalak dira gure burua ezagutu eta bizi
kalitatea hobetzen lagunduko digutelako.
Comentarios
Publicar un comentario